Galdetegiok udalari heldu arazoteko azken eguna, zemendiaren 8a da Diman eta 20a Areatzan. Areatzan, galdetegia QR baten bidez, https://labur.eus/Euskara_Areatzan estekan edo paperean bete daiteke udaletxean bertan. Plangintzearen estrategiak zehaztuteko eta eskaintzak identifiketako saio bi egingo dira Areatzako udaletxean abenduaren 3 eta 17an, 19:00etan.
Diman be galdetegia QR baten bidez, https://labur.eus/Euskara_Diman estekan edo paperean, BEGITU aldizkariagaz batera banatu da etxeetan, bete daiteke. Paperean beteten dabenek, Udalean jarrita dagozan postontzietan itxi behar dabe. Plangintza estrategiak zehaztuteko eta ekintzak identifiketako saio bat egingo dabe Diman; zemendiaren 21ean, 18:00etan, udaletxean, hain zuzen be.