Globalizazinoaren eraginagaz, Euskal Herriko umeak Halloween ospatuten hasi ziran oin dala urte batzuk. Baita gurean be. Baina gurean, antxinako tradizinoa zan, Arimen Gauean edo Gau Baltzan, kalabazak edo arbiak hustutea eta kandelak ipintea barruan. Eske errondea be egiten zan eta sorgin edo zonbi disfrazau beharrean, trapu zaharrakaz egindako mozorroak janztea zan tradizinoa.
Herri askotan berbiztu gura dabe Euskal Herriko tradizinoa, baina era berean indarra be hartzean doa Ameriketatik etorritakoa, hara Europatik eroandakoa, izan be. Dana dala, modu batean zein bestean, globalizazinoak ekarritako disfrazakaz edo euskal tradizinozko mozorroakaz, gozoki edo txanpon eske, etxez etxe eskean ibiliko dira ume kuadrillak urri bigarrenaren 31eko iluntzean.
Areatza
- 18:00etan, orientazino jolasak plazan hasita.
- 19:00etan, Ibilbide Beldurgarria ludotekan.
- Gero, txokolatea plazan.
Dima
- 17:00etan, photocall.
- 17:30ean, tailerrak (bakotxak bere kristalezko potea eroan).
- 18:30ean, Bildurrek erre!
- 19:00etan, ibilbide zaratatsue (zaratea egiteko lapikoak eta abar eroan).
- 19:30ean, txokolatea.
Bedia
- 17:15ean, tailerrak frontoian.
- 18:30ean, Elsie Xalbador ipuin kontalaria liburutegian: Beldurraren kalabaza.
- 19:30ean, gozoki eskea.
Igorre
- 17:00-19:00etara, Sorginaren edabea Escape Room-a ludotekan (HH5-LH5).
- 17:00-19:00etara, Buruarin tailerra (AEK Berbalagun).
- 17:00-19:00etara, Arimen Gauari buruzko tailerrak.
- 19:00etan, Mangual binilo pintxada eta mojitoak Axular Herriko Tabernan.
- 19:15ean, gaztain erreak "ziria ala saria"-ren truke.
- 19:30-21:30etara, Beldurraren etxea Escape Room-a kultur etxean (+LH5).
Lemoa
- 17:00etan, Gau Baltzeko kalejirea Kotxepin kultur etxetik hasita.
Zeberio
- 17:30ean, Gaztainerre plazan.
- 18:30ean, sanduli manduli Egia auzotik.
- 19:30ean, beldurrezko ipuinen kontaketea udaletxeko atarian.
- 20:00etan, Lamien Dantza eskola zaharraren aurrean.
- 20:30ean, suzko zezena.