Urri bigarrenean zehar menpekotasuna daukien personen zaintzaintzaileentzako berbaldiak egin dira Arratiako herri guztietan. Helburua zaintzaileen artean autozaintzarako ohitura, teknika eta estrategiak bultzatzea izan da. Izan be, zaintzaileak familiako kideak, andrak normalean, izaten dira eta zaintzea luzatzean, eragin fisiko, psikiko eta emozional negatiboak agertzen dira.
Beraz, berbaldi zikloa hasi aurretik AUMek prometidu eban moduan, gai honen lanketeak aurrera egingo dau ikastaro bategaz. Ikastaroa zemendiaren 5ean, 12an, 19an, 26an eta abenduaren 3an eta 10ean emongo da Igorreko Kultur Etxean, 17:00etatik 18:30era. Izena emoteko atzen eguna urri bigarrenaren 31 da; 94 631 17 17 telefonora deitu daiteke 08:30etik 14:30era.