gazteria

Gazteentzako aholkularitza zerbitzuak ipini dira martxan Gaztedi Arratia 2024 programan

Asier Abrisketa 2024ko urr. 30a, 16:52

Ikasketak amaitu dabezanentzako laneratzeko laguntzea, aholkularitza psikologiko zein sexologikoa eta belaunaldien arteko Denboraren Bankua zerbitzuak erabili leikiez 16 eta 29 urte bitarteko gazteek.

Arratiako Udalen Mankomunitateak 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa bat ipini dau abian, Gaztedi Arratia 2024. Bizitzaren etapa horretan, hiru alderditan gazteei laguntzeko asmoagaz, aholkularitzea emongo dau mankomunidadeak: laneratze eta ikasketen arloan, aholkularitza psikologiko zein sexologikoan eta atzenik, belaunaldien arteko alkarlanean.

Laneratzea eta ikasketen zerbitzuak, banakako orientazinoa eta laguntza eskaintze deutsez ikasketak amaitu dabezanei, lan munduan sartzeako. Zerbitzua aurrez aurre eta online eskaintzen da. Zerbitzuagaz harremanetan ipinteko, orientazio-indibidualak@arratia.eus helbidera idatzi edo 655 826 551 telefonora jo daiteke. 

Aholkularitza psikologiko eta sexologikoa barriz, “gazteek sexuagazko edota beste edozein gai personalagazko inguruan dituen zalantzak edota kezkak partekatzeko esparru seguru eta konfidentziala da” AUMen arabera. Zerbitzua online eta telefono bidezkoa izango da. Behar izanez gero, kontsulta-gaztedi@arratia.eus helbidera idatzi edo 655 826 551 telefonora deitu daiteke.

Azkenik, belaunaldien arteko Denboraren Bankua, Arratian bizi diran personen artean zerbitzu puntualak, jakintzak eta ezagutzak trukatzeko sistemea da. Borondatezkoa, antolatua eta askea da eta denporea erabilten dau truke unidade moduan. Hartu-emonetan ipinteko denboraren-bankua@arratia.eus helbidera idatzi edo 688 766 302 telefonora jo daiteke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!