maratoi txikia

Antolatzaileak pozik Arratiako Maratoi Txikiko partaidetzeagaz

Asier Abrisketa 2024ko urr. 29a, 12:35

Lasterketa nagusian Mikel Gil ugaoztarra eta Goiatz Agirre elgetarrak urten ziran garaile.

Arratiako guraso alkarteek alkarlanean antolatu dabe domekan egin zan 43. Arratiako Maratoi Txikia, Igorreko Udalaren eta Arratiako ZIklista Elkartearen laguntzeagaz. Euria nagusi izan dan astegoienean, probea hasi orduko atertu egin eban eta giro aproposa egon zan lasterketan zehar. Holan, espero baino hente gehiagok hartu eban parte atzenean, umeen probetan batez be. Beraz, pozik agertu dira antolatzaileak berrogeta hirugarren edizino honegaz.

Lasterketa herrikoia bada be, umeen probetan izan ezik, lehiakortasuna be egon da Maratoi Txikian Arteatik etorren lasterketa ertainean eta Zeanuritik urten zan luzean. Mikel Gil ugaoztarragaz batera, Jonan Bilbao markinarrak eta Arantzazuko Youness Aesehlik osotu eben gizonezkoen podiuma hamaika kilometroko lasterketan. Goiatz Agirre Elgetako korrikalariaren ostean barriz, Zeanuriko Miren Ozerinjauregi eta Igorreko Onintze Petralanda sartu ziran helmugara, bigarren eta hirugarren eginda.

60 urtetik gorako beteranoentzat be egon zan saria eta Bilboko Iñaki Sanchez eta Dimako Gotzone Larrorirentzat izan zan. Arteatik Igorrerako sei kilometroko lasterketan barriz, Unai Montejok eta Maialen Zautuak jaso eben garaikurra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!