errota

Arratiako XI. Enpresa Foroa antolatu dau Errotak

Asier Abrisketa 2024ko urr. 29a, 12:17

2022ko Arratiako Enpresa Foroaren talde argazkia.

Eguazten goizean, 09:15etik aurrera, egingo da Zulaibarren trantsizino ekologikoari lotutako enpresen arteko topaketea.

Eskualdeko sektore pribatu zein publikoen, hezkuntza komunitatearen eta gizarte zibilaren artean lankidetzea buztartuteko Errota Fundazinoak antolatuta, Arratiako XI. Enpresa Foroa egingo da hilaren 30ean. Trantsizino ekologikoari lotutako enpresek hartuko dabe parte bertan. Izan be, Errotak Enpresa Berdea proiektua aurkeztuko dau eta horretara atxikituko dira Arratiako hainbat enpresa txiki eta ertain.

Ekitaldiaren harrerea 09:15ea hasiko da eta jarraian, Errotak Enpresa Berdea proiektua aurkeztuko dau, honen oinarri eta helburuak zehaztuko diralarik. Gero, 10:00etan, MARGUBE kontsultoria eta formakuntza enpreseak Enpresa Berdea proiektua aurrera eroateko gaur egun dagozan aukera, betebehar eta testuingurua azalduko ditu. Amaituteko, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Zerbitzuko burua dan Jorge Berezok hartuko dau berbea, mokautxoa eta agurra egin aurretik.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!