mendia

Urtero lez, Zeanuri eta Ubideko udalek larreen inguruko bakea barriztauko dabe

Asier Abrisketa 2024ko urr. 25a, 16:40

Erdi Aroan Bilbo eta Gasteiz lotzean ebazan errege bidea jarraitzen dau martxak // Jon Urutxurtu.

Zapatuan egingo dan batzar historikoa aprobetxatuz,  Larreen Mankomunitatearen XII. Zeharkaldia martxea be egingo da, Zeanuritik Ubidera.

Zapatuan, hilak 26, oin dala 120 urte baino gehiagotik urtero errepikatzen dabenez, Zeanuriko eta Ubideko udalek larren mankomunidadeko kontuen kitapena egingo dabe eta bakea barriztatuko dabe. Udalerri bakotxean izena emondako abelburuen zenbakiak aurkeztu eta kontuak egiten ditue. Urtero errepikatzen dan ohiturea eta betebeharra da. Antza, batzar horren zergaitia, bazka-larreen aprobetxamentuaren inguruan udalerri biek gitxienez XVI. gizalditik izan dabezan ailegoei amaierea emoteko adostutako akordioa da.

Batzar hau aprobetxatz, Zeanuri-Ubide. Larreen Mankomunitatearen XII. Zeharkaldia mendi martxea be egingo da. Izen-emotea doban egin ahal izango da martxa aurretik, Zeanuriko plazan, doban. Martxearen aurretik zein ostean, autobusa egongo da Ubidetik Zeanurira bidaia egiteko.

Gainera, martxa hau Bizkaiko Forua Aldundiak bultzatutako Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan dago. Izan be, ibilbideak Erdi Aroan Bilbo eta Gasteiz lotzean ebazan errege bidea jarraitzen dau. Holan, Zeanuritik Ubidera igoko da jentea, hamabi kilometroko bidea egin ostean. Datorren urtean, Zeanurin egingo da batzarra beraz, martxak alderantzizko bidea egingo dau.

Urtekerea Zeanuriko plazan, udaletxearen aurrean, izango da goizeko 10:00etan. Plazatik abiatuz, Undurragako urtegiaren ertzetik jarraituko dabe Ipiñabururantza zuzentzeko; hemendik Saldropora igo beharko dabe. Jadanik Saldropoko zelaikadan, Lapursasitik Otzarretako pagadi ospetsuaren ondotik igaro eta Ubiderantza joko dabe; azken txanpa honetan galtzadearen aztarnak argi eta garbi azaltzen diran tarte batetik ibilteko aukerea izango dabe parte hartzaileek, azkenik Ubideko plazara heltzeako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!