Urri bigarrenaren 27an izango da Arratia, Otxandio, Zeberio eta Ubideko Mendizale Egunaren XXIII. edizinoa. Aurten, Ubideko Amexier mendi taldeari egokitu jako antolakuntzea eta ibilbide bi antolatu ditu; luzea 17 km-koa eta laburra 12 km-koa. Izen-emotea hilaren 23an zarratu zan.
Partaideak 09:00etan urtengo dira plazatik. Ibilbidea Bizkaia eta Araba artean dagoan ibilbide historiko baten parte da; Olarre (763 m) eta Siskino (854 m) mendietako tontorretara igon eta Oketako magaletik pasetan dana. Ibilaldiaren ostean, 13:30ean, kopaua egongo da frontoian partaideentzat.
Urtero lez, Mendizale Egunak Arratia, Ubide, Zeberio eta Otxandioko mendi taldeetan dagozan mendizaleak batuko ditu; Amexier, Joko Alai, Ganzabal, Mirugain, Austarri eta Lamino mendi taldeetakoak, hain zuzen be. Egunaren antolakuntzea txandaka egiten dabe, igaz Zeanuriko Joko Alaik antolatu eban eta ehun mendizaletik gora batzean dira egun horretan, alkarregaz, inguruko mendietatik ibilaldia egiteko.