Gernika-Palestina deialdi herritarraren bitartez saretu eta antolatuten dira Euskal Herrian Palestinar herri eta erresistentziaren aldeko mobilizazinoak. Urtebete pasau da Israelgo Estatuak Gazako herritarren aurkako genozidioa azkartu ebanetik eta oin, gerrea Libanora be zabaltzeko arriskua dago, Israelgo Armadak Libanon ere erasotu dau eta. Holan, Gernika-Palestina plataformak mobilizetako beharra ikusi dau.
Beraz gaur, hilak 21, Euskal Herriko udaletxeen aurrean 19:00etan alkarretaratzeak egiteko deia zabaldu da plataformatik. Gure eskualdean be antolatu dira "genozioa STOP!" lelopean alkarretaratze ugari. Momentuz Arantzazun, Areatzan, Artean, Diman, Igorren, Lemoan, Zeanurin eta Zeberion baieztau dira kontzentrazinoak.
Gernika-Palestina plataforma: "Sarraski honen aurrean ezin dogu isilik egon, ezin besoak gurutzatuta geratu. Beste ezeren gainetik, gaur eta hemen premiazkoa da ondorio latzak izaten ari dan eskalada belikoa gelditzea eta bake eta itxaropen etorkizuna eskaintzea".