FUTBOLA

Gizonezkoen Arratia A lidertzan dago eta andrazkoen A taldea hirugarren liderragaz bardinduta

Erredakzinoa 2024ko urr. 21a, 08:00

Andrazkoen Arratia B taldeko Iratxe Bernaola Peña Ath. Santurtzi Aren kontrako partiduan.

Aurreko jardunaldian lez Arratia futbol taldeko nagusien lau taldeek irabazi egin dabez euren partiduak. Gizonezkoan A taldea lidertzan dago eta B taldea bigarren postuan, andrazkoei jagokonean A taldea hirugarren postuan dago liderragaz bardinduta eta B taldea laugarren postuan dago. Lemoako Harrobik ostera galdu egin dau eta oindino ez dau partidurik irabazi liga hasikera honetan. Jatsiera postuetan dago.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Lekeitio A taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban Azibar Sagarna igorreztarrak 37. minutuan sartutako golari esker. Bost jardunaldiren ostean 13 puntu ditu Arratia Ak eta lidertzan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau bigarren postuan dagoan Baskonia B taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 16:00etan.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatuan jokatu eban etxetik kanpo La Merced A taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. Bost jardunaldiren ostean 11 puntu ditu Arratia Bk eta bigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Loiola Indautxu taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 18:30ean.

Andrazkoen Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban Oberena taldearen kontra eta 0-3 irabazi eban partidua. Lehen zatian Olaitz Arroyo igorreztarrak sartu eban lehen gola eta Olatz Areitio atzelariak sartu ebazan beste gol biak bigarren zatian. Zazpi jardunaldiren ostean 16 puntu ditu Arratia Ak eta hirugarren postuan dago lider dan Bizkerregaz bardinduta. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau laugarren postuan dagoan Burgos taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 16:00etan.

Andrazkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxean Peña Ath. Santurtzi A taldearen kontra eta 0-1 galtzean hasi bazan be, bigarren zatian gol bi sartu eta 2-1 irabazi eban. Hiru jardunaldiren ostean 6 puntu ditu Arratia Bk eta seigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Igorreko taldeak Bizkerre C taldearen kontra hilaren 27an, arrastiko 17:30ean. 

Lemoako Harrobi
Lemoako taldeak domeka iluntzean jokatu eban etxetik kanpo Loiola Indautxu taldearen kontra eta 4-2 galldu eban. Bost jardunaldiren ostean Lemoako taldeak ez dau lortu oindino partidurik irabazterik eta jatsiera postuetan segiduten dau. Datorren partidua Galdakao B taldearen kontra jokatuko dau Arlonagusian hilaren 26an, arrastiko 17:45ean.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!