mendia

Ubiden egingo da XXIII. Mendizale Eguna

Asier Abrisketa 2024ko urr. 17a, 10:50

Siskino eta Oketa arteko pagaditik pasauko da Mendizale Eguneko martxea.

Arratia, Ubide, Otxandio eta Zeberioko mendi taldeen aurtengo topaketan, Ubideko Siskino mendia igoko dabe hilaren 27an eta zabalik dago izen-emotea.

Urri bigarrenaren 27an izango da Arratia, Otxandio, Zeberio eta Ubideko Mendizale Egunaren XXIII. edizinoa. Aurten, Ubideko Amexier mendi taldeari egokitu jako antolakuntzea eta ibilbide bi antolatu ditu; luzea 17 km-koa eta laburra 12 km-koa. Izena aldez aurretik emon behar da, hilaren 23ra arte.

Partaideak 09:00etan urtengo dira plazatik. Ibilbidea Bizkaia eta Araba artean dagoan ibilbide historiko baten parte da; Olarre (763 m) eta Siskino (854 m) mendietako tontorretara igon eta Oketako magaletik pasetan dana. Ibilaldiaren ostean, 13:30ean, kopaua egongo da frontoian partaideentzat.

Urtero lez, Mendizale Egunak Arratia, Ubide, Zeberio eta Otxandioko mendi taldeetan dagozan mendizaleak batuko ditu; Amexier, Joko Alai, Ganzabal, Mirugain, Austarri eta Lamino mendi taldeetakoak, hain zuzen be. Egunaren antolakuntzea txandaka egiten dabe, igaz Zeanuriko Joko Alaik antolatu eban eta ehun mendizaletik gora batzean dira egun horretan, alkarregaz, inguruko mendietatik ibilaldia egiteko.

Izen-emotea hilaren 23ra arte

Urtero lez, izena aldez aurretik emon behar da eta hilaren 23ra arte dago hau egiteko aukerea. Horretarako, telefono zenbaki desbardinak dagoz herriz herri: Areatzan 646 355 550, Zeanurin 634 430 543, Otxandion 722 571 873, Lemoan 675 701 359, Ubiden 608 936 330 eta Zeberion 656 415 597. Inskripzinoak bost eurko balioa dauka baina hamalau urtera arte, doban egin daiteke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!