argazkilaritzea

Martxan dagoz 2025eko herri egutegietarako argazki lehiaketak

Asier Abrisketa 2024ko urr. 15a, 11:16

Arantzazun, Areatzan eta Lemoan beteko dira datorren urteko egutegiak herritarrek bialdutako hamabi argazkigaz.

Lemoa

Lemoako lehiaketan, edonork parte hartu leike. Partaide bakotxak argazki bakarra aurkeztu ahal dau, eta argazkia, gitxienez 3MB-ekoa eta horizontala izango da. Saritutako argazkiak egutegian argitaratuko dira, eta opari bana jasoko dabe egileek. Sari banaketea abenduan izango da. Egilearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta argazkia ateratako lekua eta data jakinarazo behar dira argazkia kultura@lemoa.eus helbidera bialtzeaz batera.

Areatza

Areatzako Lehiaketan parte hartzeako be, ez da bertan bizi behar, edonork hartu leike parte. Egutegirako aukeratutako argazkien egileek be oparitxo bana jasoko dabe. Sari banaketea Euskerearen Eguneko egitarauaren barruan egingo da. Areatzako Udalak aitatu gura dau saritutako argazkiak Udalaren jaubetzakoak izango dirala. Argazkiak https://labur.eus/1Es0Y loturara igon behar dira eta horizontalak izan behar dira.

Arantzazu

Egutegia egiteko Arantzazuko Argazki Lehiaketearen gaia, Arantzazuko etxeak dira. Argazkiak, zemendiaren 1era arte bialdu daitekez idazkaritza.arantzazu@bizkaia.org helbidera, hiru gehienez horizontalak eta formatu digitalean. Zemendiaren 11tik 22ra argazkiak egongo dira ikusgai liburutegian, jenteak botoa emon dagian. Lehenengo hirurek saria izango dabe. 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!