errugbia

Zekorrek garaipenagaz hasi dabe aurtengo denporaldia

Asier Abrisketa 2024ko urr. 15a, 10:51

Arratiko Zekorrak 52 Uribealdea B 12 amaitu zan zapatuko partidua San Txismen.

Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak pasau dan zapatuan jokatu eban Euskal Liga Senior 2. mailako 2024-2025 denporaldiko lehen partidua. Uribealdea B taldea, Plentziako Kakarraldo eta Mungiako Torpedo Gorriaren arteko errugbi elkartea, hartu eben zekorrek San Txismen eta ezin hobeto amaitu zan aurrez aurrekoa, 52-12. “Polito, lehenengo partidua izateko sentsazino onak izan doguz”, balorau dau Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak.

Lehenengo zatian arratiarrek zigor kolpe ugari egin ebezan baina bigarren zatirako taldea buruz sartu zan partiduan. “Gure jokoa egin genduan eta holan, hobeto urten ziran gauzak bigarren zatian”, kontau dau Duñabeitiak. Irabazitako lehen puntuen gorakadearekin, datorren jardunaldian, hilaren 26an Iruñara joango dira zekorrak, La Unica taldearen kontra jokatzera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!