FUTBOLA

Arratia futbol taldeko nagusien talde guztiek irabazi dabe atzen jardunaldian

Iñigo Irua 2024ko urr. 14a, 08:30

Sestao River B eta Arratia Aren arteko partidua.

Atzen jardunaldia sano ona izan da Arratiarentzat nagusien talde guztiek euren partiduak irabazi dabezalako. Lemoako Harrobik ostera bardindu egin eban etxean.

Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Osasuna C taldearen kontra Urbietan eta 1-0 irabazi eban Maddi Ayarza dimoztarrak bigarren zatian sartutako golari esker. Hainbat aukera izan zituan etxeko taldeak, euren artean zutoin bi, baina ezin izan eban gol gehiago sartu. Sei jardunaldiren ostean 13 puntu ditu Arratiak eta hirugarren postuan dago. Datorren partidua Iruñako Oberena taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 20an, arrastiko 16:00etan.

Andrazkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Balmaseda taldearen kontra eta 2-6 irabazi eban. Alaitz Zelestino dimoztarrak 4 gol sartu ebazan partidu honetan. Jardunaldi biren ostean 3 puntu ditu Arratia Bk eta taularen edikaldean dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Peña Ath. Santurtzi A taldearen kontra hilaren 20an, eguerdiko 13:30ean.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Sestao River B taldearen kontra Sestaon eta 0-4 irabazi eban. Atsedenaldira Ekain Garaizarrek sartutako gol biei esker 0-2 heldu ziran. Bigarren zatian Jon Ordeñanak eta Azibar Sagarnak beste gol biak sartu ebezan. Lau jardunaldiren ostean 10 puntu ditu Arratiak eta hirugarren postuan dago. Datorren partidua Lekeitio A taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 19an, arrastiko 17:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak be irabazi egin eban zapatu arrastian San Migel A taldearen kontra Urbietan jokatutako partidua, 2-1. Lau jardunaldiren ostean 8 puntu ditu Arratia Bk eta bigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau La Merced A taldearen kontra hilaren 19an, 19:45ean.

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik partidurik irabazi barik segiduten dau eta zapatu arrastian La Merced A taldearen kontra Arlonagusian jokatutako partidua bina bardindu eban atzen minutuetara arte 0-2 galtzean joan bazan be. Lau jardunaldiren ostean puntu bi ditu Lemoako taldeak eta jatsiera postuetan dago. Datorren partidua Loiola Indautxu taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 20an, 19:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!