errugbia

Arratiko Zekorrak taldeak etxean jokatuko dau ligako lehen partidua

Asier Abrisketa 2024ko urr. 11a, 12:09

Zapatuan, hilak 12, San Txismen jokatuko da Arratiko Zekorrak eta Uribealdea B taldeen arteko partidua, 11:00etan.

Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak asteon hasiko dau Euskal Liga Senior 2. mailako 2024-2025 denporaldia. Lehenengo partidua urri bigarrenaren 12an, zapatua, jokatuko dabe zekorrek San Txismen, Uribealdea B taldearen kontra 11:00etan.

Aurten, Gernika Rugby taldeagaz jokalariak alkarbanatuteko hitzarmena, Euskal Ligako 1. Mailan dagoan Urgozo talde zornotzarragaz be egin dabe. Holan, jokalariak aldatu leikiez talde bietako batek ligako atseden jardunaldia eukitean.

Arratiko Zekorrak taldea eguen eta martitzen arrastietan, 19:00etan, batzen hasia dago entrenamentuetarako, Igorreko San Txisme zelaian hain zuzen be. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak, errugbian aritutakoei edo hasteko interesa dabenei dei egin deutsee, entrenamentu egunetan San Txismera hurreratu eta entrenatzaileei esanda, taldera batzeako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!