Kirk urakana astelehenean hasi zan Ozeano Atlantiko erdigunetik Europara mobiduten eta gaur, urakanaren begia Euskal Herriko kosta aurretik pasauko da. Holan, atzoko haize boladak baino gogorragoak izango dira gaurkoak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri dau, 18:00etara arte, 110-130 km/h haize boladak neurtuko diralako.
Euskalmetek gaur goizaldean neurtu dituen haize boladen artean, honeek dira ikusgarrienak: 164 km/h Orduñan, 124 km/h Belauntzan eta 112 km/h Oizen. Arratian be, haizea gogor dabil eta errepideetan hainbat eragin izan ditu Trafiko Zuzendaritzak baieztau dauanez. Lur-jauziak egon dira Zeanurin, N-240 errepidearen 29. eta 38. kilometroetan, Diman BI-4546 errepidearen 27. kilometroan eta Zeberion, BI-3524 errepideko 20. kilometroan.