FUTBOLA

Gizonezkoen Arratia B taldeak baino ez dau irabazi atzen jardunaldian

Iñigo Irua 2024ko urr. 7a, 08:30

Andrazkoen Arratia B eta Basauriko Kimuak B taldeen arteko partidua.

Andrazkoen eta gizonezkoen Arratia A eta Lemoako Harrobik euren partiduak bardindu ebezan. Domekan ostera, ligea hasi eban andrazkoen Arratia B taldeak galdu egin eban lehen partidua etxean.

Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Alaves B taldearen kontra eta bana bardindu eban. Partiduko 10. minutuan aurreratu ziran markagailuan arratiarrak Maddi Ayarza dimoztarraren gol bateri esker, baina dozena bat minutu beranduago bardinketearen gola sartu eban Gasteizko taldeak. Bost partiduren ostean 10 puntu ditu Arratia Ak eta 3. postuan dago. Datorren partidua hilaren 12an jokatuko dau Urbietan Osasuna C taldearen kontra, arrastiko 15:45ean. 

Andrazkoen B taldeak domeka eguerdian hasi eban ligea Urbietan Basauriko Kimuak B taldearen kontra eta irabazten hasi baziran be 1-2 galdu eben. Jardunaldi bat jokatu ostean ez dauka punturik Arratia B taldeak. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dabe Balmaseda taldearen kontra hilaren 13an, eguerdiko 12:45ean.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Abadiño A taldearen kontra eta husna bardindu eban. 3 jardunaldiren ostean 7 puntu ditu Arratia Ak eta laugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidu etxetik kanpo jokatuko dau Sestao River B taldearen kontra hilaren 12an, arrastiko 17:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Begoña A taldearen kontra, 1-0 galtzean hasi baziran be markagailuari bueltea emon eta 1-3 irabazi eben arratiarrek. Hiru jardunaldi jokatu ostean 5 puntu ditu Arratia Bk eta seigarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau San Migel A taldearen kontra hilaren 12an, arrastiko 18:15ean.

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo eta bana bardindu eban 90. minutuan Xanti Kortak sartutako golari esker. Hiru jardunaldiren ostean puntu bat dauka Lemoako taldeak eta jatsiera postuetan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau La Merced A taldearen kontra hilaren 12an, arrastiko 17:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!