Urri lehenengoan euri zaparradek uholde larriak eraginen ebezan Tinduf-eko saharar errefujiaduen kanpamentuetan, Dajlan batez be. Errefujiadu gehienak lupetzezko etxeetan edo kanpin-dendetan bizi dira eta urak guztik desegin ditu honeek, ehundaka familia etxe barik itxita. Horrezaz gainera azpiegitura publikoek (eskolak, osasun zentroak...) kalte handian sufridu dituzte, bai eta janari eta ur erreserbek be.
Holan, eta negura begira, Tinduf-eko errefujiaduen kanpamentuetan bizi dan jentea laguntzeko deia egin dau AMAL Saharako Elkartea Arratian taldeak. Elikagaiak (azukrea, pasta, arroza, olioa, lekariak, uruna, topatea, gailetak, kontserba latak...) eta erropa (jakak, frakak, eskularruak, jerseak, kamisetak...) eskatu ditue bilketea egin eta hara bialtzeko.
Bilketea urri bigarrenaren 10era arte egingo da Igorren. Batetik, AMAL alkarteak Garben daukan lokalean itxi ahalko dira gauzak, 17:00etatik 19:00etara, baina Axular Herriko Tabernea be egongo da zabalik horretarako. Diman ostera, hilaren 5ean egongo da jentea frontoi txikian bilketea egiten, 10:00etatik 14:00etara.