Euskerearen arnasguneak osotuten dabezan udalerri euskaldunetako gaztetxoei zuzendutako lehiaketea da Arnasetik. Hau, Arnasa Gara ekimenak antolatuten dau, UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak alkarregaz sustatutako egitasmoa. Euskerearen arnasguneek euskerearen bizibarritzerako daukien garrantzia, jente-artetzea dauka helburu.
Lehiaketak hiru kategoria ditu, adinaren arabera: LH 5-6, DBH 1-2 eta DBH 3-4. Banaka edo lagunartean arnasguneetako ikastetxeetako ikasleek, euskereari lotutako istorioak isladatu beharko ditu minutu biko ikus-entzunezko lanetan. Urri bigarrenaren 31ra arte batuko dira lanak eta 500 euroko balioa daukien lau sari banatuko dira. Publikoak zemendiaren 5etik 15era emon ahal izango dau botoa, webgunean.
Hiru kategoria, hiru erronka
Hiru kategoria dagoz eta kategoria bakotxean erronka bateri erantzuteko bideoak aurkeztuko dabez partaideek. LH 5. eta 6. mailako ikasleek euren herriko txoko maite baterako bidea erakutsi beharko dabe eta azaldu zergaitik dan eurentzat hain berezia. DBH 1. eta 2. mailetakoek euren herrietako urteko egunik berezienerako zelan prestatzen diran erakutsi behar dabe, jaia zelan sortu zan eta egun horretan zer sentitzen daben. DBH 3. eta 4.koek, barriz, jenteari kalean galdetuko deutsie herriko zein beste personaren azalean jarriko litzatekezan; gero horrengana joan eta galdera bera egin, bost personako segida egin arte.
Kategoria bakotxak 500 euroko sari baliokide bat izango dau eta publikoaren saria be egongo da. Saria, IrisarriLand-en, Durangoko Azokan, EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandising-ean, Gure Zirkuan, eta abarren gastau ahal izango dabe irabazleek.