AEKren Berbalagun ekimenenean euskaldun zahar zein barriek hartzean dabe parte eta honen helburua berbaz euskerea praktiketea da, honetarako ekintza desbardinak antolatuten diralarik: tabernan geratzea, paseoak egitea, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, astegoienpasak... Mintzapraktika honeek doban dira eta parte hartu gura dauan edonork emon ahal dau izena.
Berbalagun taldeen ordutegi aukerea zabala da, eta tabernetako ohiko taldeez gainera, beste talde batzuk be badagoz, paseo taldea esate baterako. Izena arratia_berbalagun@aek.eus helbidean, 662 199 033 telefonoan edo Igorreko Kubulu Euskaltegian emon daiteke. Edade guztietako jentearentzat da eta partaideek zozketetan parte hartzean dabe eta deskontuak eta opariak izaten ditue.