Errota Fundazioa, Arratiako enpresen jarduna eta alkarlana buztartuteko taldeak, lan estrategiko barria definiduten hasiko da urtailetik aurrera. Plan estrategiko horren barruan, komunikazino arloa indartuko da; Errota zer dan eta zer egiten dauan garbiago azaltzeko, bai enpresa bai norbanakoei.
Prozesua hasi bitartean eta komunikazino planaren oinarriak definiduteko, Errotako koordinatzaile eta teknikariei laguntzea emoteko praktiketan nonor hartuko dabe: “Persona horrek, gugaz batera, sare sozialak kudeatuko ditu, webgunea berrantolatu eta plan estrategikoan parte hartuko dau komunikazino estrategia definiduten. Horretarako abiatuko dogun prozesu parte-hartzailean eta Errotaren ekintzetan be hartuko dau parte”.
Komunikazio, Marketing edo Publizitate graduko 4. mailako edo masterreko ikasleentzako praktikak dira. Sare sozialak kudeatu, komunikazio estrategietan parte hartu eta komunikazino materiala sortu beharko ditu ikasleak. Curriculum-a urri bigarrenaren 27a baino lehen bialdu behar da info@errota.eus helbidera.
Praktikaria aukeratuteko orduan, hau arratiarra izatea kontuan hartuko dau Errotak: “Horregaitik zabaldu dogu, Arratiako baten bat badago EHUn edo beste Unibersidade baten ikasketak egiten, bialdu dagian curriculum-a”.