onewall

Arratiarrek domina ugari ekarri ditue Valentziako OneWall Irekitik

Asier Abrisketa 2024ko urr. 1a, 11:45

Aitor Asua, Mikel Beldarrain, Jokin Burgete eta Lur Ziarrustak jokatutako ia maila guztietan lortu ditue dominak, bost guztira.

Rebotean OneWall Klubak denporaldiko lehen txapelketea jokatu dabe atzen astegoienean, Valentziako OneWall Irekia. Amerika eta Europako herrialde desbardinetatik heldutako ehun jokalaritik gora aritu dira txapelketan, banaka zein binaka. Tartean izan dira ROWK taldeko pelotariak: Aitor Asua (Dima), Jokin Burgete (Dima), Lur Ziarrusta (Dima), Mikel Beldarrain (Artea), Olatz Arrizabalaga (Arteaga) eta Miren Larrarte (Bidania).

Dan-danek lortu dabe domina bat gitxienez, beraz ROWK-ek balorazino oso positiboa egin dau lehen txapelketa hau amaituta: "Indartsu eta gogo askogaz hasi dira gure pelotariak, jokatutako ia maila guztietan dominak etxera ekarrita".

Banakako C mailan, Aitor Asuak ligaxkako hiru partiduak eta final-zortzirenak arazo barik iribazi ostean, final-laurdenetako partidu estu baten txapelketatik kanpo gelditu zen Tie-Breakean galdu eta gero.

B mailan, banakakoan, Jokin Burgetek hartu eban parte. Itzelezko maila emonda, taldeko partidu guztiek, final-laurdenak eta, ezustekoa emonda, finalerdiek irabaztea lortu eban. Finalean bere maila mantenidu eban, baina partidu estu baten ostean, ez eban garaipenik lortu. Binakakoan, Aitor eta Jokinek bikotea osatuta, finalerdietara heldu ziran, aurreko partidu guztiak irabazi eta gero. Holan, hirugarren izan ziran.

Gizonezkoen Open mailan, Lur Ziarrusta eta Mikel Beldarrain lehiatu ziran. Banakakoan, taldekako partidu guztiak, final-laurdenak eta finalerdiek irabazita, arratiarren arteko finala ikusteko aukerea egon zan. Finalean Lur nagusitasunez gailendu zan.
Binakakoan be, partidu guztiak iribazi ostean finala jokatu zaurien gure pelotariek. Partidu estu eta amaiera oso polemiko baten ostean, Tie-Breakean 11-10 galduta azpitxapeldun izan ziran arratiarrak.

EMOITZAK

  • Banaka:

Andrazkoak Open maila
MIREN LARRARTE 🥈
OLATZ ARRIZABALAGA 🥉

Gizonezkoak Open maila
LUR ZIARRUSTA🥇
MIKEL BELDARRAIN 🥈

Gizonezkoak B maila
JOKIN BURGETE 🥈

  • Binaka

Andrazkoak Open maila
ARRIZABALAGA-LARRARTE 🥇

Gizonezkoak Open maila
BELDARRAIN-ZIARRUSTA II 🥈

Gizonezkoak B maila
ASUA-BURGETE 🥉

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!