Makatzak ekologista taldeak Arratiatik bizikletaz mobiduteko oztopo eta trabak ipini ditu mahai gainean. Bidegorri sarea, bizikleta aparkalekuak eta bizikletak konpondu zein garbitzeko instalazino faltea azpimarratu dabe. Holan, bizikletaz mobiduteko erraztasunak eskatuteko, mobilizazinoa egingo da.
Mobilizazinoa bizikleta martxa bat izango da. Urri lehenengoaren 28an, zapatua, Gorbeia Suzien jokatuten dala eta Zeanuri jentez gainezka egongo dala aprobetxauta, bertatik urtengo da martxea 11:00etan. Bertatik, danak batera joango dira tropelean Arratiatik, Bediara heldu arte hain zuzen be.