BEGITUren Argazki Lehiaketan parte hartzeako atzen egunak

Bea Azpiri 2024ko ira. 18a, 13:04

Igazko argazki irabazlea

Astebete baino ez da geratzen, hilaren 25ean zarratuko da-ta Aragzki Lehiaketara argazkiak bialtzeko epea. Ostean epaimahaiak ebatziko dau irabazlea eta honek astegoien bat landetxe baten jasoko dau saritzat. Argazki finalistak, urri bigarrenaren 2ko Begituren 435. zenbakian egongo dira ikusgai.

Lehiaketan parte hartzeako, oporretan ateratako argazkiak, hiru gehienez, begitu@begitu.eus helbidera bialdu behar dira. Argazkia non aterata dagoan eta egilearen datuak (izen-abizenak) be ipini behar dira mezuan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!