historia

Artea eta Areatzan bisita gidatuak egongo dira astegoienean

Asier Abrisketa 2024ko ira. 18a, 11:24

Gorbeia Turismok antolatuta, zapatuan Arteako San Migel ermitara bisitea eta domekan Areatzako historiari lotutako eraikinen bisitea egongo dira.

Gorbeiako Turismo bulegoak antolatutako bisita gidatuen artean, astegoienean bisita gidatu bi egongo dira Arratian, Arteko San Migel ermitan eta Areatzako uribilduan hain zuzen be. Hurrengoz hurrengo, zapatuan eta domekan izango dira bisitak. Aldez aurretik emon behar da izena, 94 612 26 95 telefonoan edo turismo@gorbeialde.com helbidean.

Arteako plazan 11:00etan batu eta Elexabeitiako San Migel eleizarentza joango dira bisita gidatu honetako partaideak, hilaren 21ean. Juanjo Hidalgo historialariak, Erdi Aroko eleiza hori dan ondare garrantzitsuaren barri emongo dau bertan. Eleiza berezi egiten dauan elementurik nabarmenena, egurra da. Eleizarako sarrera dan atearen gainean eta kanpantorrean dagozan egurrezko egiturak 1621ekoak dira.

Hurrengo egunean, hilak 22, 11:00etan, Mikel Urrizek azalduko deutse bertaratutakoei Areatzako historia, 1338an sortu zanetik gaur arte; etapa desbardin horreen lekuko diran eraikin eta urigintza azalduz.

Ubideko galtzadea

Hirugarren hitzordua, hurrengo domeka, hilak 29 izango da. Goizeko 10:00etan batu eta Ubideko antxinako galtzadatik ibilbideari ekingo deutsie hurreratutakoek Euskaditrek-en eskutik. Erdi Arokoa da galtzada hau eta Gasteiz Bilbogaz lotzen eban bideak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!