IKASTAROAK

Bihar zabalduko da Diman udal ikastaroetan izena emoteko epea

Bea Azpiri 2024ko ira. 17a, 09:21

Urri lehenengoaren 18tik 28ra egin daiteke udaletxean edo online. Arantzazun be hilaren 27ra arte dago zabalik izen-emotea eta Zeanuriko ikastaroetan be matrikulau daiteke. Lemoan zabalik dago matrikulazinoa hilea amaitu arte. Bedian, Areatzan eta Artean barriz epeak zarratutear dagoz: Bedian, etzi, hilak 19, da atzen eguna eta hurrengo egunean, hilak 20, Areatza eta Artean.

Arantzazuk, Pilates, Eskulanak zaharberritze lanak, Entrenamentu funtzionala, Mantentze gimnasia eta Yoga ikastaroak eskaintzen ditu; Dimak, Pilates, Luzaketak, Eskulanak, 3. adinean ariketa fisikoa, Hipopresiboak, Entrenamentu funtzionala, Yoga eta Zumba eta Zeanurik barriz, Pilates, Entrenamentu funtzionala, Umeentzako dantza, Txikung, Adinekoentzako emozioen tailerra, Adinekoentzako gimnasia, Adimen susperketa eta eskulanak (Gurutze Gorria), Euskara eskolak eta Mantenimentuko gimnasia.

Azken egunak Areatza, Artea eta Bedian izena emoteko
Areatzan udal eskaintza hurrengo ikastaroek osotuten dabe: Eskulanak, Crossfit, Zumba, Spinning, Pilates, Mantenimendu gimnasia, Puntua eta kakorratza, Euskal dantzak, Ehoziri lanak, Joskintza, Luzaketak eta Yoga. Arteakoa, Eskulanak, Zurezko talla eta pirograbazioa, 3. adineko gimnasia, Zumba, Pilates, Entrenamentu funtzionala, Hipopresiboak, Biodantza, Euskal dantzak nagusientzat, Euskal dantzak 10-15 urte bitartekoentzat, Margogintza, Irakurleen txokoa Alaine Agirregaz, Irakurketa kluba 2-5 urteko umeen familientzat eta Irakurketa kluba 6-8 urteko umeen familientzat ikastaroek eta Bedian, Yoga, Pilates, Koroa, Euskal dantzak, Jauziri dantza taldea, Euskara ikasteko ikastaroa, Marrazketa, Gimnasia erritmikoa, Memoria kognitiboa, Oinarrizko interneta, Batzen-kido, Saltsa/merenge dantzak, Trokelgintza: oinarrizko ikastaroa eta Arteterapia dira udal eskaintza osotuten dabenak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!