Eguenean, 00:20ak aldera, 34 urteko gizon batek bere bikotea, 31 urtekoa, labankadaka erail eban Santutxu auzo bilbotarrean. Larrialdi zerbitzuak auzotarrak deituta hurbildu ziran ezbeharra gertatutako etxebizitzara eta andrea hilik topau eben. Gizona be bertan egoan eta ospitalera eroan eben, atxilotu modura.
Arratiako Mugimendu Feministeak atzen erailketa matxista hau salatuteko alkarretaratzea deitu dau gaurko, barikua. Igorreko sarrerako errotonda aurrean egingo da mobilizazinoa 19:00etan. "Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!" lelopean egin da deialdia. Izan be, 2024an Euskal Herrian gertatutako laugarren erailketa matxistea da Santutxukoa.