BideON Arratian eskaripeko garraio zerbitzuak bere garapena jarraituten dau. Oin arte, 65 urtetik gorakoak, unibersidadeko ikasleak eta desgaitasun edota menpekotasun egoeran dagoan jenteari zerbitzua emon jako eta jakinarazo danez, oindik aurrera goi mailako heziketa-zikloetako eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako ikasleek be izango dabe BideON Arratian zerbitzua erabilteko aukerea.
Honeentzako zerbitzua etxeko atetik Lemoako tren geralekura edo Zornotzako Bizkaibus geralekura joateko balio izango dau. Bertatik, garraio publikoa erabilita heziketa zentroetara hurbildu ahal izango dira Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuriko ikasleak. Lemoako estazinora joateko prezioa euro batekoa izango da eta Zornotzara joatekoa 1,5 eurokoa.