Areatzan, Eskulanak, Crossfit, Zumba, Spinning, Pilates, Mantenimendu gimnasia, Puntua eta kakorratza, Euskal dantzak, Ehoziri lanak, Joskintza, Luzaketak eta Yoga ikastaroak eskaintzen dira. Euskal jantzak doban dira eta beste ikastaroetan, izena online https://forms.gle/zPdLNKgh2zqB1HCB6 estekan emon ezkero, izena emoterakoan erdia ordaindu behar da eta beste erdia abenduan. Eskudirutan ordaintzen dabenek osorik ordaindu behar dabe izena emoterakoan. Urri bigarrenaren 13an hasi eta bagilean amaituko dira ikastarook.
Bediako ikastaroak, Yoga, Pilates, Euskal dantzak, Euskera ikasteko ikastaroa, Marrazketa, Gimnasia erritmikoa, Memoria kognitiboa, Oinarrizko interneta, Batzen-kido, Saltsa/merenge dantzak, Trokelgintza: oinarrizko ikastaroa eta Arteterapia dira. Koroan eta Jauziri dantza taldean 2024-2025 ikasturtean parte hartzeako be emon daiteke izena, 16:30etik 19:30era, liburutegian.