Arratia nagusi izan zan partidu osoan zehar baina gola egitea kostau jakon, gainera lehen zatian gol bat baliobakotu eutsen jokoz kanpo egolako Arratiako jokalari bat eta bigarren zatian, 0-1 galtzean joianean penalti bat hutsegin eben arratiarrek.
“Partidua oso polita izan da, ikustekoa, denpora guztian euren zelaian egon gara, askoz hobeak izan gara eta oso ondo jokatu dogu, lehen zatian sartu deuskue gola, baina okasino asko euki doguz eta ezin izan doguz sartu. Bigarren zatian galtzean goazela ikusita urduri ipini gara, presinoa igarri dogu, baina gola sartuko gendula argi geunkan. Penalti bat euki dogu alde, nik bota dot baina huts egin dot”, adierazo deutso BEGITUri Nerea Beitia arratiarren kapitainak. “Hortik aurrera denpora guztian segidu dogu euren area inguruan. Azkenean, korner ingurutik falta bat errematau dau Itsaso Kumik eta bardinketearen gola sartu dau. Orduan hazi egin gara eta bigarren gola egin dau Alba Del Hoyok atzen minutuetan”, gehitu dau lemoaztarrak.
Lehen jardunaldiaren ostean Arratiak 3 puntu ditu eta lidertzan dago sailkapenean. Datorren partidua Oionen jokatuko dau Oyonesa taldearen kontra hilaren 14an, arrastiko 17:30ean.
Gizonezkoen jubenilak bardinketea lehen partiduan
Gizonezkoen Arratia A taldeak be zapatu arrastian hasi eban denporaldia Euskal Ligan. Gogoratu urte bitan jarraian igon dala taldea mailaz. Urbietan jokatutako lehen partiduan bana bardindu eban Laudio taldearen kontra, galtzean hasi baziran be.