motorra

Arratia Motor Taldeak kontzentrazinoa antolatu dau astegoienerako

Asier Abrisketa 2024ko ira. 2a, 17:53

Barikutik zapatura izango da motorzaleen jaian motor ibilaldiak, zuzeneko musikea, jana, edana eta motor gaineko akrobaziak egongo dira.

Oingo bariku-zapatuan izango aurtengo Arratia Motor Taldearen kontzentrazinoa eta bertan batuko dira inguruko banakako motorzale zein motor taldeak. Hogeta laugarren urtez egingo da motorzaleen alkarretaratzea eta urtero legez motor ibilaldiak, zuzeneko musikea, jana, edana eta akrobaziak egongo dira zitan.

Konzentrazinoa, bariku iluntzean hasiko da 20:00etan, partaideei harrerea eginez. Ordu horretan txosnea eta izen-emotea zabalduko dira. Ostean, 21:00etan taloa txorizoagaz izango da afari-legez eta gauerdian zarratuko da txosnea.

Hurrengo egunean, zapatuan, izango da motorren festa. 10:00etan zabalduko dira barriro txosnea eta izen-emotea eta 12:00etan ekingo deutsie Arrtiatik ibilaldiari motorzaleek. 14:00etan, marmitakoa janda indarrak berreskuratu eta gauerdira arte luzatuko dan jaia hasiko da: 16:00etan, motor jolasak eta urdaiazpiko zozketea. Ostean, 18:00etan, zilindrada handiko motorrakaz akrobazia erakustaldia egongo da espezialista baten eskutik.

Gero, kontzertuak egongo dira guneko eszenatokiaren inguruan. Lehena, 20:00etan, Howdy Bluegrass talde donostiarraren zuzeneko emonaldia izango da. Hau amaituta parrilladea egongo da eta ostean, 21:30ak aldera, Triple Zero blues-ean oinarritutako rock taldeak eskainiko dau bere musikea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!