Arratiak bosgarren postuan amaitu dau Euskal Herria Kopako C mailako Txapelketea. Lehen multzoan egon da Arratia A eta bost partidu jokatu ditu guztira; partidu bi irabazi, bi galdu eta bat bardindu dauz. Partiduari jagokonez Arratiak eroan eban partiduaren kontrola eta gola sartzeako aukera gehiegirik egin ez baeban be, argienak etxekoenak izan ziran. Partidua amaitzeko minutu batzuk falta zirala Oiartzun markagailuan aurreratu zan, arratiarrek ostera partidua amaitzeko 3 minutu falta zirala sartu eben gola, Irune Egiguren izan zan golegilea.
Ligea hilaren 7an hasten dabe
Arratia Ak urri lehenengoaren 7an, zapatua, hasiko dau ligea. Lehen partidua Urbietan jokatuko dau Berriozar talde nafarraren kontra, arrastiko 16:00etan. Urri lehenengoaren 3an ostera aurredenporaldiko atzen partidua jokatuko dabe Elorrio taldearen kontra etxetik kanpo, arrastiko 19:30ean.