Autobusa bete arte emon daiteke izena Ernaik deitutako Donostiako manifestazinora joateko

Erredakzinoa 2024ko abu. 30a, 13:36

Urri lehenengoaren 8an, 13:30ean, Donostiako Bulebarrean hasita, Bat eginez indenpendentziara lelopean, manifestazinoa deitu dau Ernaik eta hara joateko autobusa egongo da Arratiatik.

Izena atzen egunerarte edo autobusa bete arte emon daiteke Igorreko Axular Herriko Tabernan 10 euroren truke edo Bizum bidez, kartelean dagoan telefono zenbakira 10 euro bialduta.

Mozal legea aplikauta, Ernaiko 133 kideri 1.500 eta 2.500 bitarteko isunak ipini deutsie, guztira 290.500 euro, 2023ko urri lehenengoan, Bilbon eta Gasteizen Galder Barbado eta Aitor Zelaia kontrako espetxeratze agindua salatzeko protestetan parte hartzeagaitik. Hori dala-ta Ernaik manifestazinoa egingo da. Manifestazinora joateko autobusa Igorreko autobus geralekutik urtengo da 11:00etan eta manifestazinoaren ostean, bueltakoa, 19:00etan urtengo da Donostiatik.

Arratian 10 personari ipini deutsie isuna, guztira 24.000 euro. Bederatzik Bilboko protestetan hartu eben parte eta bat Gasteizkoan. “Ebatzi konsensuaua ulertuten dogu; hau da, gazteria independentista zapalduteko eta erasotuteko dala” azaldu deutsie begituri Ernaitik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!