Igorreko Udal liburutegiak urri lehengoagaz batera zabalduko ditu ateak goizetan, 09:30etik 13:30era, baina ez da egongo liburu mailegu zerbitzurik hilaren 9ra arte. Egun horretan, ohiko ordutegian erabili ahal izango da liburutegia: astelehenetik barikura zabalik egongo da 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era, bertan irakurri edo ikasi ahal izateko. Publikoari arreta, astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era, emongo jako.
Lemoan be, abuztuan zarratuta egon ostean, urri lehenengoaren 10ean zabalduko da Udal liburutegia ohiko ordutegian; 16:30etik 19:30era astelehenetik barikura.
Bediako Udal liburutegia 16:30etik 19:30era egoten da zabalik. Liburutegia, herriko kultur gunerik garrantzitsuenetakoa da eta bertan, liburuak maileguan hartzeaz gainera, berbaldiak, umeemtzako ikuskizunak eta beste gauza asko egiten dira. Hilaren 9an ekingo deutsie ikasturteari Bediako liburutegian eta bertan emon ahal izango da izena, Udal ikastaroetarako eta hainbat urtekeratarako.
Zeberioko Udal liburutegia be ikasturteagaz batera bueltauko da ohiko ordutegira: astelehenetik barikura, 17:00etatik 19:00etara.
Arantzazu eta Dima
Arantzazuko Udal liburutegia ez dago liburutegien sarean, baina herritarrek asko estimetan daben zerbitzu ona emoten dau. Egun batzuk kenduta, udan zabalik egon da ohiko ordutegian, eta Arantzazukoek hartu ahal izan dabez liburuak maileguan udan be. Arantzazuko liburutegia 17:00etatik 19:00etara egoten da zabalik astelehenetik barikura.
Kasu berezia da Dimako Herri liburutegia. Herritarren ekimenez zabaldu zan 2013ko urtailean eta boluntarioen lanagaz funzionetan dau. 2023-2024ko ikasturtean 20 persona inguruk egin eben txandaren bat eta persona bi dagoz guztiaren koordinazinoaz arduratzen diranak. Udan zarratuta egon da eta urri bigarrenean zabalduten dauz barriro ateak. astelehenetik eguenera 16:30etik 19:30era egoten da zabalik.