San Antolin jaiak Igorreko Garamendin eta Lemoan

Bea Azpiri 2024ko abuztuaren 29a

Zeberioko jaiak eta Obakoak izateaz gainera, urri lehenengoaren 2an, aurten astelehena, San Antolin jaiak ospatuten dira Arratiako hainbat auzunetan: Igorreko Garamendin eta Lemoatxako San Antolinen, berbarako.

Igorreko Garamendin, eguna aurreko domekan ospatuko dabe; hau da, urri lehenengoaren 1ean, oingo domekan. Mezea egongo da 12:00etan ermitan eta ostean barauskarria, herriko trikitilariek girotuta.

Lemoan barriz, astelehenean, hilak 2, ospatuko da baina leku aldaketea jakinarazo dabe udaletik. Holan, mezea, 12:00etan jubiladuen etxean izango da. Ostean barauskarria egongo da eta 13:00etan, aizkolarien erakustaldia, Mendieta Herri Kirol taldearen eskutik. Baba Lehiaketea eskolako aterpean izango da eta gasagaz sukaldatu beharko da. Azkenik, erromeria egongo da 16:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!