Udako Argazki Lehiaketea 2010ean ipini zan martxan lehenengoz, aurretiko Postal Lehiaketeari lekukoa hartuz. Harrezkeroztik, guztira, mila argazki inguru jaso doguz zein baino zein ederragoa, eta urtero, irabazleek landetxe baten egonaldiagaz disfrutau dabe. Epaia emon ostean, hurrengo Begituko erdiko orrialdeetan, jasotako argazkirik ederrenak, bitxienak edo esanguratsuenak ateraten dira, irakurleen gozamenerako. Eta holan, argazki horreek, arratiarren eretxian munduko bazterrik ederrenak diranen bildumatxo bat egin dabe.
Ia mila argazki horreek egiten, zientoka lagunek hartu dabe parte. Asko dira lehiaketari fidelak diranak eta urtero bialtzen dabezanak oporretako argazkiak. Izan be, Rafael Conderen kantu ha parafraseauz, probetan dauanak errepetidu egiten dau, zeozerrengaitik izango da.
Aurten be, urri lehenengoaren 25ean zarratuko da argazkiak bialduteko epea. Egile bakotxak, gehienez, hiru argazki bialdu ahal ditu begitu@begitu.eus helbidera, bere datuak eta argazkia non dagoan aterata adierazoz. Eskerrik asko parte hartzeagaitik eta zorte on!