Aurten, txapelketea egun bakarrean jokatuko dan triangelukatua izango da, gizonezkoen Arratia A, Bermeo eta Aurrera de Vitoria taldeen artean.
Lehen partidua 17:00etan izango da eta etxeko taldeak eta Bermeok jokatuko dabe alkarren kontra, partiduak 45 minutukoak izango dira. Bigarrena, 18:00etan jokatuko dana, Bermeok jokatuko dau Aurrera de Vitoria taldearen kontra eta 19:00etakoa Arratiak eta Aurrera de Vitoriak jokatuko dabe. 20:00etan sari banaketea izango da eta talde irabazleari txapela jantzi eta jokalari onenari saria emongo jako.