FUTBOLA

Arratia futbol taldeak zehaztu ditu Eskola Kirolako taldeen hasikera egunak

Erredakzinoa 2024ko abuztuaren 12a

Oindino talde batzuetan izena emoteko aukerea dauala adierazo dabe klubetik. 

Arratiak emondako informazinoaren arabera talde honeetan emon ahal da izena: Futbol Eskolea (2019, 2018 eta 2017), andrazkoen zein gizonezkoen benjamin taldeetan eta andrazkoen infantilak.

Honeek dira talde bakotxaren hasteko egun eta ordua: 

Futbol Eskolea, urri lehenengoaren 2an (datuak hartu), 17:45ean.
Gizonezkoen benjaminak, urri lehenengoaren 2an, 17:45ean.
Gizonezkoen alebinak, urri lehenengoaren 2an, 19:00etan.
Andrazkoen infantilak, urri lehenengoaren 2an, 16:45ean.
Gizonezkoen infantilak 11R, urri lehenengoaren 2an, 16:45ean.
Gizonezkoen infantilak 11-12, urri lehenengoaren 2an, 16:45ean.
Gizonezkoen infantilak 12R, urri lehenengoaren 3an, 16:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!