Zeanuriko eta Ubideko udalerriek eskatuta, Idazkaritzako lanpostu bakarra bien artean manteniduteko eratutako alkartea desegiteko ebazpena emon eban Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak garagarrilaren 15ean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian abuztuaren 2an argitaratu zan.
Oin arte, Idazkaria konpartidu izan dabe Ubidek eta Zeanurik. Idazkariaren egitekoak egiteko, fede publikoa eta arauzko lege aholkularitza emotea tartean, udalerri guztietan lanpostua egon behar dan arren, zerbitzu edo baliabide urrikoek, alkarte baten bilduta ordaindu daikie Idazkariaren lanpostua. Holan egin izan dabe Ubiden eta Zeanurin; baina, martiaren 6an eta 21eko Udal batzetan hurrengoz hurrengo, Idazkaritzako lanpostua alkarren artean manteniduteko eratutako udalerrien alkartea desegiteko prozedurea hastea ebatzi eben. Bizkaiko Foru Aldundiak eskaerearen aldeko eretxia emon eban eta garagarrilaren 15eko ebazpenak, desegin eban alkartea.