Gaurko, hilak 30, egoazan programauta, 18:45ean Zeanuriko frontoian, Zeanuriko LIV. Pelota Txapelketako nagusien finalaurrekoak. Baina frontoian "hezetasun arazoak" dagozala Areatzako frontoian jokatuko dira atzenean norgehiagokoak. 19:00etara atzeratu da hasikerea, ikusleren bat Zeanurin agertu ezkero, Areatzara joateko denporea emoteko.
Finalaurrekoak nagusien mailakoak izango dira. Hasteko Etxeita-Uriondo vs. Alberdi-Mendia partidua jokatuko da eta honen ostean, Hormaetxe-Erkiaga II vs. Okamika-Bullon partidua. Finalak Zeanuriko Jaietan izango dira. Abuztuaren 13rako, martitzena, dagoz programauta arrastiko 18:00etatik aurrera.