abeltzaintza

Gaur da ardi ule bilketa kanpainan izena emoteko atzen eguna

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 12a, 10:18

Garagarrilaren 12an 14:00etara arte deitu ahal dabe artzainek 94 631 55 25 telefonora ardi ulea batzea gura badabe.

Aurten be, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz, artzainentzako ardi-ule bilketea antolatu dau Arratia-Nerbioi eskualdean. Gorbeialdek ardien ulea batzea gura izan ezkero, artzainek 94 631 55 25 telefonora deitu beharko dabe, 08:00etatik 14:00etara, garagarrilaren 12ra arte.

Baldintza bakarra baserria edo esplotazinoa Arratia-Nerbioi eskualdean helbideratua izatea da. Batutako artileari frogak egin ostean ebatziko dabe zer egin: ehungintzarako erabili, konposta lortu edo hondakin lez kudeatu. Izena emoterakoan egun bat zehaztuko da, bilketea egiteko.

Zeanurikoek udaletxeko 94 673 91 46 telefonora be deitu ahal izango dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!