jaiak

Martxan dagoz Areatza, Zeanuri eta Zeberioko jaietako kartel lehiaketak

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 4a, 10:26

Zeanurin bozkaketa bidez aukeratuko da kartel irabazlea (2023ko lehiaketako irudia).

Garagarrilean zehar aurkeztu behar dira proposamenak: Zeanurikoa 10erako, Areatzakoa 15erako eta Zeberiokoa 24rako.

Herri gehienetan egiten da Jaietako Kartel Lehiaketea, herritarren parte-hartzea buztartu eta jaietako egitarauari iruditegia egiteko. Uda sasoian dira herrietako jaiak eta oin, hiru lehiaketa dagoz martxan: Areatzan, Zeanurin eta Zeberion. Jaietako irudia izatea eta sariak dagoz jokoan, zehaztasun guztiak Udalen webguneetan eta komunikazino bide ofizialetan dagoz eskuragai.

Areatza

Areatzako kasuan, garagarrilaren 15a da proposamenak udaletxean aurkezteko atzen eguna, 14:00etara arte. "Areatzako Jaiak 2024, abuztuaren 23tik 31ra" testua izan behar dau txertatuta, A3 tamainuan aurkeztu behar dan kartelak. Gutunazal zarratu bategaz aurkeztu behar da eta bertan emon behar dira bakotxaren datuak: izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia. 150 euro jasoko ditu irabazleak.

Zeanuri

Zeanurirako kartel proposamenak 10era arte batuko dira udaletxean edo harrera@zeanuri.eus helbidean. Kategoria bi dagoz, 18 urte artekoa eta nagusiena. Ume eta gaztetxoentzako saria liburu eta jolasetarako bonua izango da. Nagusientzako saria barriz, euskal produktuen otzarea. "Zeanuriko Andra Mari jaiak 2024, abuztuaren 10etik 16ra" testua agertu behar da. Proposamen guztiak udaletxean egongo dira ikusgai bozkatzeko, hilaren 15ean eta 16an, 18:00etatik 20:00etara.

Zeberio

Zeberioko kasuan, garagarrilaren 24ra arte aurkeztu daitekez kartelak udaletxean. Maila bi dagoz, orokorra eta umeen ekintzena. Orokorrean agertu behar dan testua "Zeberioko sandoniak 2024. Abuztuaren 29tik irailaren 2ra" da eta sari bi egongo dira, 70 eurokoa eta 50 eurokoa. Umeen ekintzetarako kartelean gainera, adin tarte bi egongo dira, 9 urte artekoa eta 10-14 urtekoa. Honetan "Zeberioko sandoniak 2024. Umeen ekintzak" agertu behar da eta parte-hartzaile guztiek izango dabe oparitxoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!