Ume eta gaztetxoek amaitu ditue eskolako klaseak eta jarraian, gaurtik hasita, udaleku irekiak martxan dagoz herri askotan. Arantzazun, Areatzan, Artean, Igorren eta Zeberion ikusi ahal izango dira ume taldeak begiraleakaz ekintza desbardinetan parte hartzean. Lehen astea da oingoa eta hurrengo asteetan egongo dira jolas, urtekera eta abarretan.
Udaleku irekiez gainera, Igorreko Urbieta futbol zelaian Arratia Futbol Taldearen kanpusa be eroango da aurrera asteon. Futbola oinarri hartuta, barikura arte egongo dira honeek be kirolaren inguruko ekintzak egiteko. Ume horreetako asko, udaleku irekietan be egongo dira datorren astetik hasita.