herri kirolak

Jon Loiola eta Ruth Linazak Euskadiko Lasto Jasotze Txapelketea lehiatu eben

Asier Abrisketa 2024ko eka. 20a, 12:04

Ruth Linaza lasto-jasotzean, artxiboko irudia.

Linaza hirugarren izan zan eta Loiola bosgarren, zapatuan Durangon jokatu zan herri kirol jardunaldian.

Zapatuan, bagilak 15, Durangon jokatu ziran Euskadiko Txinga Eroate eta Lasto Jasotze Txapelketak. Lasto-jasotzean arratiar bik hartu eben parte, Ruth Linaza lemoaztarrak andran kategorian eta Jon Loiola dimoztarrak gizonezkoetan. Linazak hirugarren egin eban eta Loiolak bosgarren.

Andrazkoetan, Garbiñe Lopez de Uralde urten zan txapeldun, 30 kiloko fardoa bost metroko altueran minutu bitan 30 aldiz altxauta. Sara Asenjok bigarren egin eban 27 jasoaldigaz eta dimoztarra 22 jasoalditan geratu zan. Halanda be, pozik agertu da Linaza; ama izan ostean bere helburua 20 jasoaldi egitea zan eta bi gehiago egin ebazalako.

Gizonezkoetan, 45 kiloko fardoa zazpi metrotara altxetea zan probea, minutu bitan. Estu-estu egon zan lehia lehenengo postuetan baina txapela Eder Lopez de Abetxukok eskuratu eban atzenean, zentimetro batzuengaitik. Jon Loiola bosgarren postuan geratu zan, 20 jasoaldi eginda.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!