"Zapoak eta sugeak erre, artoak eta gariak gorde" suaren inguruan kantetako gaua izango da bagilaren 23koa Arratia, Ubide eta Zeberion. Denpora "paganoetan" udako solstizioa ospatuteko gaua zan eta kristautasunaren etorrereagaz, San Joan Bautistaren jaiotzea zan ospakizunerako arrazoia. Halanda be, beste tradizino askogaz pasau dan moduan, paganismoa eta kristautasuna nahastuta manteniduten da gaur tradizino hau Euskal Herrian. Holan, herritarrakaz batera kantau, jan eta suaren inguruan jantza egiteko gaua izango da domekakoa inguruko herrietan.
ARANTZAZU
18:00etan, sua prestatu; 20:00etan, sardinak eta saiheski errea; 22:00etan, sua.
AREATZA
11:00etatik 14:30era, Artisautza Azokea; 12:30ean, kalejirea herritik Nafarroa Kanta Taldeagaz; 19:00etan, Mute kale antzerkia Gudarien plazan; 20:00etan, sardinak Zubizarran. Ostean, sua.
ARTEA
San Juan sua eta sardina jana Santamañen: 20:00etan, .
DIMA
San Juan sua frontoia eta eskolearen artean: 20:30ean sua isiotu, etxeko traste zaharrak erre eta txitxi-burduntzia egongo da.
IGORRE
San Juan auzoko jaiak: 12:00etan, jaien hasikerako txupina, ostean trikitilariak; 14:40ean, Marmitako Lehiaketako aurkezpena; 19:00etan, sardina jana; 20:30ean, Joselu Anaiak; 22:00etan, San Juan sua eta suziriak; 23:00etan, Joselu Anaiak.
LEMOA
San Juan sua Tallerretan: 19:30ean umeentzako ekintzak eta janari eta edari salmentea.
ZEANURI
Altzuako sanjuanak: 10:00etan, txupina; 11:30ean, jantzariak; 12:30ean, mezea eta ostean barauskarria eta zozketea txistulariakaz; 18:00etan, Bola Txapelketea; 21:00etan, sardinak, txarri giharra eta txokolatea musikeagaz. Ilundutakoan, San Juan sua.
ZEBERIO
Udako solstizio jaia Mosondo-Arkulandan: 20:00etan, parrilladea, txokolatea, edabea, musikea, sua…