Eskupelotea

Joko Alai eta Txumuluxuetako pelotariak protagonista izan ziran Bizkaiko Lau Eta Erdiko Txapelketan

Asier Abrisketa 2024ko eka. 17a, 11:50

Bakotxak bere mailan, Anton Erkiagak eta Malen Lamadridek lortu ebezan txapelak; Iker Rekalde barriz, txapeldunorde izan zan.

Zeanuriko Joko Alai pelota klubeko Anton Erkiagak Nagusien 1. Mailako txapela jantzi eban; Dimako Txumuluxuetako Malen Lamadridek, andrazkoena eta Iker Rekalde txapeldunorde izan zan Gazte mailan. Bizkaiko Lau Eta Erdiko Txapelketako finalak bagilaren 7an jokatu ziran Derion.

Finalean, Erkiaga, Portugaleteko Izarra klubeko Unatx Riol pelotariari nagusitu jakon 22-10. Lamadridek Sestaoko Lagun Artea klubeko Alba Mongeren kontra 22-5 irabazi eban. Iker Rekaldek Markinako Mikel Egurrolaren kontra jokatu eban finala, 22-6 galduz.

Horrezaz gainera, Malen Lamadridek Zaramagako Txapelketea jokatu dau atzen astegoienean, hilak 15. Fernandezegaz batera, 22-20 estu bategaz lortu eban andrazkoen promesa mailako txapela, Carretero-Ugalde bikotea garaituta.

Ruiz de Infante Udaberriko Torneoko txapeldun

Ainhoa Ruiz de Infante Txumuluxuetako pelotaria, Ados Pilotak antolatutako Udaberri Torneoa irabazi dau Kukuprakak taldeagaz. Kuuprakak taldea, taldea, Ruiz de Infante, Etxekolonea eta Mujika pelotariek osotu eben eta Mitxoleta, Iturriaga, Ruiz de Larramendi eta Mendiburuk osotutako taldearen kontra irabazita lortu eben txapela. Lau eta erdian Ainhoa Ruiz de Infantek 18-12 irabazi eutsan Ruiz de Larramendiri. Binakakoan be Kukuprakak taldearen bikoa nagusitu zan 22-20.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!