Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak hainbat ikastaro eta tailer eroan ditu aurrera atzen ikasturtean. Danak amaituta, ebaluazinoa egiteko garaia da oin. Holan, atzen saio parte-hartzailea zapatuan, hilak 15, egitekoa izan da Diman 11:00etatik 14:00etara. Ebaluazinoa eta gero, umorezko bakarrizketa bat zan egotekoa danen gozamenerako eta amaitzeko, bakotxak eroandakoagaz bazkaria egitekoak ziran frontoi txikian.