FUTBOLA

Gizonezkoen Arratia A taldea Lehentasunezko Mailara jatsi da

Iñigo Irua 2024ko eka. 12a, 17:57

Ligea amaitu zanean gizonezkoen Arratia A taldeak ez ekian oindino mailari eutsi ahal izango eutsan. 

Ligea jatsiera postuetatik kanpo amaitu eban arren, Ondarroako Aurrera Hirugarren Mailatik Ohorezko Mailara jatsi danez eragina dauka horrek eta bigarren postuan amaitu dauan Bermeo taldeak igoera play-off-etan igotea lortu behar eban Arratia Ak Ohorezko Mailan segidu ahal izateko. Baina play-offetan emon diran emaitzakaz Bermeok ez dau igotea lortu, ondorioz Arratia A Ohorezko Mailatik Lehentasunezko Mailara bajatu da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!