UEMA

Zerbitzu sektorean euskerea bultzatzeko kanpainea martxan ipini dau UEMAk

Bea Azpiri 2024ko eka. 12a, 14:37

Oingo udan be, UEMAk eta udalek, Bertatik Bertara kanpainea ipini dabe martxan, bisitariak zein bisitariakaz hartu-emona daukien zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskerea aintzat hartzera gonbidatzeko. 

Kanpainea bagilaren 8an abiatu zan eta urri lehenengoaren erdikaldera arte egongo da indarrean. Arantzazu, Areatza, Artea, Dima, Igorre eta Zeanuri dagoz UEMAn. 

Bertatik Bertara kanpaineagaz, bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen dauana euskerea dala nabarmendu gura dabe UEMAk eta ekimenean parte hartzean daben udalek eta garapen agentziek. Horretarako, bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta langileentzat hainbat baliabide prestatu ditue: udalen webguneetarako eta sare sozialetarako bannerrak eta testuak, tabernetan eta jatetxeetan erabilteko mahai gainekoak, zerbitzu sektoreko eragileei kanpainearen barri emoteko baliabideak, eta bisitariek telefonoetan erabili ahal izateko hiztegia, besteak beste. Aurten, gainera, lehen aldiz, Turismo bulegoetan zein bisitariak hartzean dituen ostatu, landetxe eta antzekoetan zabaltzeko diptikoak be prestatu ditu UEMAk, euskeraz, katalanez, gazteleraz, frantsesez eta galizieraz. 300.000 mahai-gaineko inguru banatuko ditue ostalarien artean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!