eleizea

Dima, Igorre eta Zeanuritik urtengo dira erromesak Urkiolarra errogatiban

Asier Abrisketa 2024ko eka. 12a, 11:20

Zapatuan izango da Urkiolako santutegira errogatibea eta Arratiatik 200 lagun inguru joango dira, 40 bat oinez eta gainontzekoak autobusez.

Bagilaren 15ean, izango da Arratiako eleizak, aurten Areatzako parrokiak, antolatutako Urkiolara errogatibea. Aurtengo errogatibeak “jarri egizuez zuen dohaiak besteen zerbitzura” hartu dau goiburu eta gai hau, eleiztarrek urtean zehar landu dabela dino Karlos Olabarri Igorreko abadeak. Guztira 200 lagun inguru espero dabela azaldu deutso BEGITUri  abadeak; 40 inguru oinez eta gainontzekoak autobusez joango diranak.

Urkiolara oinez joango diran erromesak, 07:00etan urtengo dira Igorreko errotondatik eta Dimako plazatik; Zeanuritik ostera, 07:30ean, Urkiolara 11:00etako mezarako heldu ahal izateko. Urkiolako santutegian mezea entzun eta barauskarria egongo da, Eingo taldearen musikeagaz girotuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!